bidasoamedia bidasoamedia

Ekintzaileentzako hitzordua antolatu du Bidasoa Bizirik-ek

Lan mundua

Ideiatik negozio aukerara hitzordua antolatu du Bidasoa Bizirik-ek, Irun Ekintzan ekimenaren baitan. 18 eta 25 urte arteko 25 lagunek parte hartuko dute. Hamar saio egingo dituzte, eta denbora horretan, negozio bat nola gauzatu ikasiko dute.

Horretarako, prototipo bat baliatuko dute, eta garatutako ideia bezeroei nola saltu aztertuko dute. Taldeko bi lan saio, eta aholkularitza pertsonala edukiko dituzte. Saio horietatik irteten diren hamabi ideia onenak hautatuko dituzte, eta horiek aurrera jarraituko dute programarekin.

Azaroaren 29an, asteartearekin, informazio saioa egingo dute, Irun Factory bulegoan, 17:00etan. Parte hartzeko, empresar@bidasoa-activa.com helbide elektronikora idatzi, edo 943 63 39 37 telefono zenbakira deitu beharra dago.