bidasoamedia bidasoamedia

Ekintzaileentzako ikastaroak eskainiko ditu Bidasoa Bizirik-ek

ekonomia

Gazte ekintzaileak prestatzeko programa martxan jarri du Bidasoa Bizirik garapen agentziak, Irungo Udaleko Gazteria Arloarekin elkarlanean. Hiru tailer izango dira, Martindozenea gaztelekuan, urriaren 3an, 4an eta 5ean, 18.00etatik 20:00etara.

Tailerren helburua izango da gazteen artean ekintzaile izateko jarrerak bultzatzea, eta besteren konturako lanaren alternatiba erreal gisa aurkeztea. Proiektuak aurrera eramaten ikasiko dute parte hartzaileek, norberaren gaitasunaren arabera.

eta arrakastatsu gisa aurkeztea da, edo gutxienez beste bide hori ere badagoela erakustea. Tailer hauetan proiektuak aurrera nola eraman erakutsiko zaie norberaren gaitasunaren arabera, eta bere enpresa propioaren bitartez lan munduan sartzeko aukera ere izan dezakete.

Tailerren edukiak eta izen emateak

Tailerretan, eduki teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira, berrikuntza eta sormena lantzera bideratuak. Baita Irungo eskualdean proiektuak sortu, abian jarri eta sendotzeko baliabideak eta laguntza ematera ere bai.Enpresa bat sortzeko dauden elementu klabeekin lan egiten ikasiko dute parte hartzaileek. Azken batean, gazteen artean ekintzailetza piztea, laguntzea eta bultzatzea da helburua.   Argibide gehiago nahi dutenek edo izena eman nahi dutenek www.irun.org/igazte  web gunea kontsultatu dezakete edo gazteria arlora posta elektroniko bat bidali, bestela: gazteria@irun.org.