bidasoamedia bidasoamedia

Ekonomia feministako eskolak emango dituzte Irunen

Emakumea

Urriaren 22an ekingo dio ikasturteari EEF Ekonomia Feministako Eskolak Irunen. Mundubat Fundazioaren genero arloa da arduraduna, eta Bozak eta Bidasoaldeko Elkarte Feminista erakundeen gonbidapenari jarraituz zabaldu du eskola Irunen.

Josefina Roco Txefik eta Olatz Doñabeitiak zuzenduko dituzte Irungo daioak, Bidasoaldeko Elkarte Feministako Maritxu San Pedroren eta Mundubat Fundazioaren laguntzaz. Ekonomia Feministaren arloan ibilbide luzea egin dute denek. Sistema patriarkalaren eta neoliberalaren alternatiba eraikitzea izango dute helburu.

Lan metodologia

Hamabost egunero bilduko dira, eta lau orduko saioak egingo dituzte. Antolatzaileek azpimarratu dute parte hartzaile guztiek izango dutela zer irakatsi. “Ez itzazue emaitzak momentua espero, sistema kapitalistak irakatsi digun bezala”, ohartarazi du Txefik. Beste filosofia batekin lan egingo dute, norberaren burua ezagutuz.

Bederatzi hilabeteko formazioaren ondoren, parte hartzaileek jakintzak zabalduko dituzte, beste emakumeekin, eta beste espazioetan. Are gehiago hedatuko dute ekonomia feminista.