bidasoamedia bidasoamedia

Ekozinemaldiak geldialdia egingo du Kabigorrin

ekologia

Zine ekologikoaren zikloa da Ekozinemaldia, eta Ekologistak Martxan taldeak antolatzen du. Euskal Herrian zehar dabil asteotan, eta Irunen ere geldialdia egingo du. Bi film proiektatuko dituzte, martxoaren 17an, ostegunarekin, Irungo Kabigorri Ateneoan. Energiaren gaiari buruzko filmak izango dira. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia.

“This is our energy reality” film laburra emango dute lehenengo. Energiari dagokionez, munduak bizi duen errealitate gordinaren berri emango du. Ustez merkea eta ugaria zen erregai fosiletik muturreko energiaren garairako aldaketa garaian gaudela azalduko du.

Beste ikus-entzunezkoak “Crudo Paraiso” du izenburu. Blanca Ordoñez de Tena da zuzendaria. Kanariar uharteetatik hurbil Repsol konpainiak egiten dituen pertrolio prospekzioei buruz arituko da. Espainiako Gobernuaren baimena du enpresak prospekzio horiek egiteko.