bidasoamedia bidasoamedia

Elikagaien bilketa egingo dute Irunen eta Hondarribian

Herrialde sahararrari laguntza emateko helburua duen Tadamum elkarteak ‘XIV. Sahararen aldeko euskal karabana’ antolatu du. Ekimen solidario horrekin bat eginez, Irunen eta Hondarribian herritarren artean elikagaien bilketa egiteko deialdia luzatu dute.

Urtarrilaren 26an eta 27an egingo dute bilketa, bi hirietako supermerkatuetan eta ikastetxeetan. Bestalde, udaran haur sahararrak etxean hartzeko deialdia luzatu dute, ‘Oporrak Bakean 2018’ programaren barruan. Egitasmo honen inguruko informazio gehiago, 666 50 13 50 telefono zenbakian edota tadamum@hotmail.com web gunean eskura daiteke.