bidasoamedia bidasoamedia

Elkartasunezko diruztapen eta aurrezkirako elkarte eta eragileek topaketa egin dute Hendaian

Hendaian bildu da “Aquifisol”, Akitaniako finantza solidariorako eragileen kolektiboa. Elkartasunezko diruztapen eta aurrezkirako elkarte eta eragile ezberdinak biltzen ditu kolektibo honek. Horien artean, Hemen, Herrikoa edota Lurzaindia elkarteak. Topaketa honen bitartez, Hendaiako herriko etxeak ekonomia sozial eta solidarioa sustatu eta proiektu berriak laguntzea du helburu.

Herriko Etxearen agintaldi honetako ildo estrategikoa da hori. Hortaz, Aquifisol kolektiboaren topaketa publikoa egin dute, ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Hemen elkartearen eskutik, CLEFE emaztei zuzendutako aurrezki taldeen proiektua aurkeztu dute. Gaur egun 10 CLEFE daude Ipar Euskal Herrian, eta emazteek zuzendutako hamarnaka proiketu laguntzen dituzte. CLEFE baten laguntzaz interesatua izan ezgero edo CLEFE batean parte hartzeko asmoa izanez gero, 05 59 52 56 02 telefono zenbakira dei daiteke.