bidasoamedia bidasoamedia

Emakume bat etxegabetu dute Hondarribian

Gizarte gaiak

Hondarribiko emakume batek martxoaren 8ko goizean eduki du hitzordua epaitegian, Banco Popular banketxeko abokatuarekin, Mendeluko Josu Langilea kaleko etxeko giltzak emateko. Juan Mari Altuna alkateordeak lagunduta joan da epaitegira, eta udaleko Gizarte Zerbitzuek harentzako irtenbide bat bilatzen duten bitartean, Irungo ostatu batean dago.

Udalak Amuten duen emergentziazko pisua prestatuko dio. Han biziko da behin-behineko egoera batean, “alokairuzko pisu egokia” aurkitzen dioten arte. Azken hilabeteetan etxetresna elektriko guztiak salduak zituen emakumeak, eta ur berorik gabe bizi zen, bizi baldintza txarretan. Stop Kaleratzeak plataformak kasuaren larritasunaren berri izan duenerako, beranduegi izan da egoera iraultzeko.