bidasoamedia bidasoamedia

Emakumeen Ahotsak jardunaldiak antolatu ditu Gaurko Andreak-ek

Emakumea

Martxoan zehar Emakumeen Ahotsak jardunaldiak egingo ditu Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak, IX.aldiz. Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta prestatu dituzte hitzorduak. “Emakumeen ahotsak entzun ahal izateko, hauek lehenengo lerroan jarriz eta emakume ezberdin eta anitzen hitzak goraipatuz” ekingo diotela azaldu dute.

Martxoaren 3an, izango da lehen hitzordua. Hitzak eta dantzak bat egiten duten ikuskizuna izango da ikusgai, Itziar Gomez Sarasola bikoizle eta gidoilari eta Malen Garmendia dantzari eta irakaslearekin. Palmera Montero Gizarte Zentroko 2. aretoan izango da, 19:30ean. Munduko emakume ezberdinen hitz eta gogoetak islatuko ditu Gomezek, eta Garmendia dantzariaren gorputzaren eskutik sentimenduak adieraziko dira.

Martxoaren 16an, osteguna, Maria Morales Carson idazle eta kazetariak La conciencia del tiempo izenpean egin duen liburu eta ikus-entzunezko produkzioa aurkeztuko du, Palmera Monteroko bigarren aretoan, 19:00etan.

Gaurko Andreak taldeak prestatutako jardunaldi hauen bukaera martxoaren 23an izango da, ostegunarekin, izango da. 19:00etan, leku berberean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Kontseilaria Estefania Beltran de Herediak Jaurlaritzak martxan jarri dituen segurtasun politika berriak aurkeztuko ditu. Ondoren, galderak egiteko eta iritziak elkar-trukatzeko aukera egongo da.