bidasoamedia bidasoamedia

Emeek emana erakusketa ikus daiteke Oiasson

Emakumea

Emeek Emana erakusketa hartuko du Oiasso Museoak ekainaren 6tik 23ra. Erakusketa ibiltaria da, emakumeen 63 erretratuk osatua, eta emakumeen testigantzekin eta memoria historikoarekin lotutako egitasmo zabalago baten parte da. 1936ko gerra eta frankismoa azalean sufritu zuten emakumeenak dira erretratuak eta testigantzak.

Irudiez gainera, ikus-entzunezkoak ere egongo dira erakusketaren baitan. Horietan ere, emakumeak izango dira protagonista, eta haien testigantzak ikusi eta entzuteko aukera egongo da. Angelita Rodriguez Fernandez irundarra dago emakume horien artean. Erakusketaren baitan, hitzaldi bat ere egongo da, ekainaren 21ean, Oiasso Museoan bertan. Irungo emakumeei eta memoria historikoari buruzkoa izango da, eta Mertxe Tranchek eskainiko du.

Erakusketa Irunera ekartzeko udalak eta Intxorta 1937 elkarteak eduki duten elkarlana azpimarratu du Sergio Corchón Gizarte Ongizatea arloko ordezkariak: “Emakumeen lana duela ez hainbesteko garai batean zer nolakoa izan zen, eta horren gaineko gogoetako egiteko baliagarri den erakusketa da”.