bidasoamedia bidasoamedia

Enpleguaren azoka egingo dute Ficoban

Lan mundua

Lan bila ari direnek eta enpresariek hitzordua izango dute azaroaren 10ean Ficoba erakustazokan. Enpleguaren Astea ekimenaren barruko azoka egingo dute, 9:00etatik 14:00etara. Bidasoa Bizirik garapen agentziak antolatu du.

Enplegu bila ari direnek enplegua eskaintzen ari diren erakundeen lan eskaintza eta zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, lan elkarrizketak egiteko aukera izango dute. Oraingoan, parte hartzeko ez da aldez aurretik izena eman beharko.

Hogeita hamabi erakunde publiko eta pribatu egongo dira Ficoban. Baina dagoeneko, haien lan eskaintzen kontsulta daitezke, www.elespazio.com web gunean. Ficobako hitzordura curriculum-a eraman beharko dute lan bila ari direnek.