bidasoamedia bidasoamedia

Epaitegietara joko dute Korrokoitz 9ko bizilagunek

eskubideak

Epaitegien bidea hartuko dute Irungo Korrokoitz kaleko 9.eko bizilagunek. Euren eraikina lehenbailehen eraisteko agindua jaso dute, eta demolizioaren 20.000 euroko gastuak ordaintzera behartu nahi dituzte gainera.

Udalaren eta promotoren erabakiaren zain egon dira bizilagunak 1990 urteaz geroztik. Udalak utzita izan du eremu hori, arlo urbanistikoan eta mantenuari dagokionez. Bizilagunek, euren eraikina saltzerik izango ez zutela jakin arren, atontzen joan dira, konpoketa lanak eginez.

Azkenik, Udalak eta promotorek etxea hirigintza eremutik kanpo utzi dute. Orain, eraikina zaharkituta dagoenez, lehenbailehen demolizioa egiteko agindua jaso dute bizilagunek.

Etxerik eta konpentsazioarik gabe gelditu dira. Gainera, 25 urteko ezjakintasunean bizi izanaren ardura udalarena dela salatu du SOS Korrokoitz kolektiboko Asier Martinek.

Epaitegietara joko dute bizilagunek, soluzio justuagoa eskatzeko. Joan den astelehenean Jose Antonio Santano alkatearekin bildu ziren. Santanok argi utzi zien ardura legal guztia bizilagunena dela, eta eskubiderik ez dutela.