bidasoamedia bidasoamedia

Erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak egingo dituzte ekainean Bidasoan

herri mugim.

Hamarnaka herritarren babesa jaso du azken hilabeteetan Gure Esku Dago herri ekimenak Hendaian, Irunen eta Hondarribian. "Erabakitze eskubidearen aldeko adierazpenakā€ aurkeztuko dituzte orain, agerraldi publiko jendetsuetan. Herrietako jende ezaguna eta erreferentea egongo da.

Hendaian ekainaren 3an egingo dute, ostiralarekin, Herriko Etxearen aitzinean, arratsaldeko 19:00etan. Hondarribian larunbatean izango da, ekainaren 4an, eguerdiko hamabietan San Pedro kalean. Aldi berean Irungo aurkezpena ere egingo dute, Oiasso Museoan.

Hitzordu nagusia, ekainaren 12an

Eskualdeko Eskuen Eguna egingo dute ekainaren 12an. Hondarribitik eta Hendaiatik zutabe bana abiatuko da goizeko 10:00etan, Irungo Zabaltza plazarako bidean. Eta Santiago zubitik hiru zutabe irtengo dira, horietako bat, gazteek deitutakoa. Bidasoa ibaiko uretatik arraunean Irunera hurbiltzeko deialdia ere egin dute. Helburua da, eguerditan denak Zabaltza Plazan biltzea, erabakitzeko eskubidearen alde, hautetsontzia irudikatzeko.

Ekainaren 5ean 34 herri galteketa egingo dituzte Euskal Herrian. Guztiak Gure Esku Dago herri ekimenak deituta. Horietatik 32 Gipuzkoan: Goierrin 23; Debagoienan 8, eta Azpeitian. Horiez gain, Aramaion (Araba) eta Ispasterren (Bizkaia) daude herritarrak bozkatzera deituta.