bidasoamedia bidasoamedia

Eraginkortasun energetikoaren bila

Ingurumena

Partikularren etxeetako eta komertzioetako eraginkortasun energetikoa hobetzeko diru-laguntzak emango ditu Irungo Udalak. 160.000 euroko partida bideratuko du horretarako. Arkitektura oztopoak ezabatzeko ere baliatu ahal izango dira.

Norbanakoek, komunitateek edo komertzioek egin ahal izango dituzte eskaerak. Horretarako epea, abenduaren 31ra arte egongo da zabalik. Informazioa eta dokumentazioa udalaren web gunean eskuratu daiteke.

Diru-laguntzen helburuak

Argindar instalazioak hobetzeko, LED sistema ezartzeko, edo kontsumo urriko sistemak instalatzeko laguntzak izango dira. Era berean, diru partida berdinean, etxebizitzetako arkitektura oztopoak ezabatzeko laguntzak sartzen dira.

70 urtez gorako bizilagunak edo mugikortasun arazoak dituztenak dituztenen komunitateetan, igogailua, plataforma bertikalak, eskailerak igotzeko plataformak eta eskailerak igotzeko aulkien instalazioak jarri ahal izango dira diru-laguntza horiei esker.