bidasoamedia bidasoamedia

Erdi Aroko azoka hartuko du Hondarribiak asteburuan

Erdi Arora itzuliko da Hondarribia asteburuan, ekainaren 9an eta 10ean. 21.edizioa edukiko du Erdi Aroko Azokak. Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira.

Aurten aipatzekoa da Kasino Zaharrean kokatuko den Antzinako Kanpamendua. “Ezinbesteko ekimen bilakatu da Erdi Aroko Azoka eta gero eta eremu gehiago hartzen ditu gune historikoan. Denetarik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, haima arabiarrak, kontu kontariak, ardiak eta abar. Guztira 80 postu baino gehiago egongo dira”, azaldu du Maria Serrano Turismo zinegotziak.

Igandean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ekitaldi berezi bat egongo da. Alurr Dantza taldearen eskutik Irradak obra ikusteko aukera izango da. Sarrerak 5 eurotan daude salgai, 3 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ostiralera arte ARMA PLAZAn, https://tickets.kutxabank.es/ES/ gunean eta emanaldia hasi baina bi ordu lehenago, leihatiletan.