bidasoamedia bidasoamedia

Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa egingo dute datozen asteetan Hondarribian

Gastronomia

Hamar jatetxe hartuko ariko dira lehian Hondarribiko Erdi Aroko X. Pintxo Lehiaketan. Pintxoak prestatzeko, Erdi Aroan Europan ezagutzen ziren osagaiak erabili beharko dituzte soilik. Ekainaren 2tik 14ra eskainiko dituzte haien barretan.

Herriko lehiaketa irabazten duenak, azaroan Guardian (Araba) egingo den X. Erdi Aroko Pintxo eta Tapen Nazioarteko Txapelketarako sailkatzea lortuko du. Ondorengoak dira Hondarribiko lehian parte hartuko duten jatetxeak: Antxiña, Danontzat, Enbata, Gran Sol, Hondar, Larra, Ondarribi, Sardara, Sugartoki eta Uralde.

Txapelketan parte hartuko ez duten hiru sukaldarik osatuko dute epaimahaia: Arraunlari Berriko Aitor Amutxastegik, Laiako Jon Aialak eta Arroka Berriko Gorka Cepedak. Maria Serrano zinegotziak esker oneko hitzak izan ditu haientzat: “Kalitate handiko ekitaldia egin nahi dugu, eta hartarako maila handiko profesionalak eta epaimahai profesionala ditugu, eta haiek aukeratuko dute Hondarribiko ordezkaria Guardian egingo den txapelketarako”.

Herri epaimahaiaren saria

Adituen epaimahaiaz gainera, herri epaimahaiaren saria ere egongo da, eta pintxoak dastatzen dituzten bezeroek hautatuko dute nork irabaziko duen. Bozka ekainaren 14a baino lehen eman daiteke, turismo bulegoetan. Parte hartzen dutenen artean, Guardian bi pertsonentzako egonaldia zozkatuko dute.