bidasoamedia bidasoamedia

“Erosi eta ikasi Irunen” diru-laguntza martxan jarri du Irungo Udalak

“Erosi eta ikasi Irunen” kanpainaren bitartez Udalak familia irundarrei eskolako materialaren erosketa erraztu nahi die. 200.000 euro eskatzaileen artean diru-laguntzetan banatuko dira, familien errenta gordinaren zenbatekoen araberako kopuruetan. Irailaren 28ra arte zabalik egongo da diru-laguntzaren eskaria egiteko epea.

Ekainaren 22tik irailaren 18ra Irungo dendetan egindako eskolako materialaren erosketen egiaztagarriak aurkeztu beharko dira.Derrigorrezko Hezkuntza adinean, Lehen Hezkuntzan edo DBHn, dauden 2001 eta 2012 urteen arte jaiotako haurren familiek eskatu ahalko dute beka. Diru-laguntzaren hartzailea izango den adingabea zein eskatzailea Irunen erroldaturik egotea ezinbestekoa izango da laguntza jaso ahal izateko. Diru-laguntzaren eskaera haurraren guraso edo tutoreek egin beharko dute.

Beka Irun Txartela erabiliz eskatu beharko da, 24hko HAZ Egoitza Elektronikoaren zerbitzuaren bitartez. Idazteko materialak eta suntsigarriak, suntsigarria ez den eskolako materiala, eskolako jardueretarako beharrezkoak diren janzteko artikuluak eta eskulanetarako elementuen erosketa lagundu nahi da beka honen bitartez.