bidasoamedia bidasoamedia

Errefuxiatuen inguruko erakusketa ikus daiteke Oiasson

Gizarte gaiak

Errefuxiatuen gaia ardatz duen erakusketa jarri dute Irungo Oiasso Museoan. Askatasunarte erakundeak antolatutako lehiaketara aurkeztu dituzten lanek osatzen dute erakusketa. Lehiaketa horrek, artearen bidez gai sozialen inguruan kontzientziatzea du helburu.

Askatasunartek bigarren aldiz antolatu du lehiaketa. Joan den urtean, Gurseko kontzentrazio eremuaren gaia landu zuen. 12.000 bisitari jaso zituen erakusketak iaz, eta antolatzaileek balorazio baikorra egin zuten.

Oiassoko erakusketa azaroaren 4an, 19:00etan inauguratuko dute. Lehenago, sarien banaketa egingo dute. Abenduaren 4ra arte ikusi ahal izango da Irunen, eta gero, Espainia, Frantzia eta Alemaniatik igaroko da.