bidasoamedia bidasoamedia

Errepidean abiadura moteltzeko neurriak hartu ditu Irungo Udalak

Garraioa

Ibilgailuek Irunen egiten dituzten ibilbideetan abiadura murrizteko zenbait neurri hartu ditu udalak. 30 kilometro orduko abiadura muga ezarria dago hirian, baina hori osatze aldera, abiadura azaltzen duten panelak jarri dituzte Artian, Nafarroa etorbidean eta Oinaurre parean.

Bestalde, oinezkoen pasabideak argiago ikusteko lanak aurrera eraman nahi ditu udalak. Baina hartu beharreko neurriak zehazteko, 7.260 euroko aurrekontua duen ikusgarritasun ikerketa egingo du, lehenago.

Oinezkoentzako eta bizikletentzako abantailak

Irungo Udaleko Mugikortasun eta Bide Publikoen arloak iragarri du lanketa berezia egingo dutela oinezkoen mugikortasuna eta bizikletaren erabilera sustatzeko. Letxunborro etorbidean bidegorria eraikitzeko egitasmoa bukatzear dela adierazi du, eta 12.000 euroko aurrekontua izango duela. Era berean, 3.388 euroko partida du udalak, bizikletentzako aparkalekuen gaia aztertzeko.