bidasoamedia bidasoamedia

Erretretadun emakumeak dira Hegobus zerbitzuaren erabiltzaile gehienak

Garraioa

Zenbait berritasun martxan jarri ditu Euskal Hirigune Elkargoko HEGOBUS garraio zerbitzua kudeatzen duen TRANSDEV entrepresak, uzailaren 8tik aurrera. Hego Lapurdiko autobus garraio zerbitzua hobetzeko helburua dute aldaketek.

Udako sasoiari begira indar bat egin dute, baina irailaren 1etik goiti ere, HEGOBUSek hainbat berritasun ekarriko ditu. Izan ere, erabiltzaile guztien artean, %22k baino ez du lanera edo ikastera joateko HegoBus baliatzen. Inkesten arabera, erabiltzaile guztien %76 emakumezkoa da, %40 erretretaduna.