bidasoamedia bidasoamedia

Erroldatze soziala aldarrikatu du Korapilatuz-ek

Gizarte gaiak

Irunen erroldatu nahi duen jendeak sarritan topatzen dituen trabak salatu ditu Korapilatuz plataformak. Bitartekotzarako Erakundeen eta Profesionalen espazioa da Bidasoan. Errolda Legearen arabera, edonor errolda daiteke, bizi den tokian bizita ere. Izan zubi bat, banketxe bat edo auto bat. Horregatik, arrazoi ezberdinengatik zailtasunak dauden kasuetan, espazio publiko batean erroldatzea proposatu Korapilatuz-ek (jantoki sozialean, aterpetxean….), erroldatze sozialaren bidez.

2014an izan zuen Korapilatuz-ek hainbat pertsonek errolda egiteko zituzten zailtasunen berri. Udalarekin harremanetan jarri zen, baina momentuz jaso duen erantzun bakarra da gaiaren inguruan lanean ari direla. Udalak jakinarazi du Gizarte Ongizatea arloa, errolda, zerbitzu juridikoak eta Udaltzaingoa elkarlanean ari direla, eta dagoeneko irtenbide bat ematear daudela.

Erroldatzea zein garrantzitsua den nabarmendu du Korapilatuzek, osasungintza, hezkuntza, justizia eta beste zenbait arlotarako eskubidea izateko, edo diru-laguntzak eskatzeko, esate baterako. Burokratzia baztertzeko eta erroldatze sozialaren alde egiteko eskatu dio Korapilatuz-ek Irungo Udalari.