bidasoamedia bidasoamedia

Eskualdearen garapen ekonomikorako plana osatzeko lehen urratsa eman du Bidasoa Bizirik-ek

ekonomia

Bidasoko jarduera ekonomikoen diagnostikoa egin du Bidasoa Bizirik garapen agentziak, eskualderen garapen ekonomikorako plan estrategikoa osatzeko helburuarekin. Bildutako datuetan oinarrituta, lau urteko epean aurkeztu nahi du plan estrategikoa.

Diagnostikoan jasotako datuen arabera, 25.000 lagun ari dira Bidasoko enpresetan lanean, %83 Irunen, eta gainerakoak Hondarribian (Irungo eta Hondarribiko udalek parte hartzen dute Bidasoa Bizirik-en). Langabezia tasa %12,9koa izan da abenduan.

Enpresa gehienak zerbitzuen sektorekoak dira (%72), eta horien artean, gehienak enpresa txikiak dira, langile bat edo bi dituztenak. Garraioari eta logistikari lotutako jarduera ekonomikoak indar handia du oraindik, 3.000 laguni ematen baitie lana. Sektorean 600 enpresa daude, horien %60 errepide garraioari lotutakoak.