bidasoamedia bidasoamedia

Anbulantzien kobertura indartzeko eskaerarekin bat egin dute Irungo eta Hondarribiko Udalek

osasuna

Eskualdeko anbulantzien kobertura indartzeko eskaera babestu berri dute Irungo eta Hondarribiko Udalek. Ekainaren 20an, Fatima Ansotegi sailburuordearekin bilduko dira Jose Antonio Santano eta Txomin Sagarzazu Irungo eta Hondarribiko alkateak.

Jaurlaritzaren asmoa da Hondarribian oinarrizko zerbitzua ematen duen anbulantzia bat, erizaintza zerbitzua duen bategatik ordezkatzea. “Gure eskaera da ez bakarrik egun dagoen anbulantzia zerbitzua mantentzea, baizik eta hori indartzea, sektoreko profesionalek eskatu duten moduan”, azpimarratu du José Antonio Santanok. Anbulantzien kobertura handitzea eskualdeko hiritarrei “lasaitasuna emateko baliagarria” izan daitekeela ere adierazi du.