bidasoamedia bidasoamedia

Eskualdeko zazpi proiektutarako eskatu dituzte POCTEFA diru-laguntzak

Aktualitatea

Zazpi proiektu aurkeztu dituzte Behe Bidasoa eskualdeko erakunde eta enpresa publiko eta pribatuek POCTEFA diru-laguntzetara. Pirinioen bi aldeetako mugaz gaindiko garapena sustatzeko programa da POCTEFA, eta proiektuen %65 diruztatuko du, proiektuak onartuak baldin badira.

30 milioi euroko aurrekontua biltzen dute guztira eskualdeko proiektuek. Horietatik, 5 milioi euro gauzatuko lirateke eskualdean. Bidasoan ez ezik, Iparraldean, Nafarroan, Okzitanian edota Herri Katalanetan eragingo lukete, leku horietako erakundeekin elkarlanean aritu baitira. Maria Serrano, Hondarribiko kanpo harremanetarako ordezkariak nabarmendu du, proiektuak onartuak izan ala ez, mugaz gaindi sortutako harremanek, aukera berriak zabaltzen dituztela.

Proiektu nagusiak

Proiektuen artean, Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak eramango duen H2o Gurea izenekoa da bat, mugaz gaindi uraren kudeaketari dagozkion Europako zuzentarauak betetzeko helburua duena. 5,5 milioi euroko aurrekontu du, %10 Bidasoarako.

Proiektu guzien artean aurrekontu handiena, EderBidea izenekoak du. Ia 10 milioi euro bideratuko baititu (500.000 Irunen), bizikletaren erabilera sustatzeko. Ciruculdouce proiektuaren baitan, bidegorriak gaitu eta horien promoziorako ekintzak indartzeko. Bestalde, unibertsitate ezberdinen arteko lankidetza sustatu du Mondragon Unibertsitateak, ekonomia, formakuntza eta ikerketaren arloan.