bidasoamedia bidasoamedia

Eskuen Eguna antolatu du Bidasoko Gure Esku Dagok

herri mugim.

Eskualde mailako hurrengo herri mobilizazioen berri eman du Gure Esku Dagok. Ekainaren 4an, erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpenak ezagutaraziko dituzte Hendaian, Irunen eta Hondarribian, herri bakoitzeko jende erreferente eta esanguratsuaren babes zabalarekin.

Ekintza nagusia ekainaren 12an izango da, igandearekin. Eskuen Eguna deitu duten ekimena egingo dute. Bi martxa koloretsu irtengo dira Hendaiako eta Hondarribiko espigoietatik, 10:00etan. 12:00etan Irunen elkartuko dira bi adarrak, baina momentuz ez dute zehaztu non izango den. Hautestontzi erraldoi bat eraikiko dute guztien eskuak erabiliz. Argazki erraldoia aterako dute, eta musika, giro ederra eta sorpresak izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Parte hartzeko deialdia egin diete eskualdeko herritarrei: “Erabakitzeko eskubidearen printzipio demokratikoarekin bat egiten dugun guztiok lekua dugu bertan, eta guztiok gara beharrezko”. Goierrin, Diman, Ispasterren, Azpeitian eta Debagoienan herri galdeketak egingo dituzte ekainean. Bidasoko Gure Esku Dago plataformako kideek babesa adierazi diete.