bidasoamedia bidasoamedia

Etxebizitzen erabilerari buruzko azterketa egingo du Hondarribiko Udalak

2016ko urriaren 26an udal osoko bilkuran hartutako konpromiso bat betetzen hasi da Hondarribiko Udala. Etxebizitza hutsak, alokairuzkoak eta apartamendu turistikoak aztertzeko prozesua martxan da. IKEI aholkularitza enpresa hasi da lan horretan, eta txostena uztailerako egongo da prest.

Eustat estatistika institutuaren arabera, 2017an, Hondarribian 8.458 etxebizitza zeuden, eta horietariko %78 lehen etxebizitza omen da. Horrek ez du esan nahi, aldiz, lehen etxebizitza jabetzan denik, alokairuan zenbat diren ere, ez baitaki udalak.

Etxebizitza hutsa, legearen arabera, inor erroldatu gabeko etxeak dira. Baina batek daki, zertarako erabiltzen diren, alokairurako, bigarren etxebizitza gisa edota azken batean benetan hutsik dauden. Eustaten arabera, 6.626 dira lehen etxebizitzak Hondarribian, eta %22 inguru, 1.832 badira, bigarren etxebizitza gisa, edo hutsik daudenak.