bidasoamedia bidasoamedia

Europako Mugikortasunaren Astearekin bat egin du Irungo Udalak

ekologia

Aste osorako ekintzak antolatu ditu Irungo Udalak, autoa etxean utzita, hirian zehar ibiltzeko beste moduak bultzatzeko. Europako Mugikortasunaren Astearen baitako ekimenak dira, eta irailaren 15etik 18ra egingo dituzte.

Aurtengo berritasun nagusia da Igande Sasoirekin batera, Kirolaren Festa egingo dutela da. Larunbatean, berriz, Merca2dasoa eta mugikortasun iraunkorreko ibilgailuen erakusketa izango dira, Zabaltza plazan eta Colon pasealekuan. Larunbatean Gaueko Lasterketa egingo dute. 6,23 kilometroko proba da, eta San Juan plazatik irtengo da, 20:00etan. Igandean 6,5 kilometroko bizikleta martxa abiatuko da 10:30etan Zabaltza plazatik.

Eskolara oinez proiektua

Ostegunean Eskolara Oinez ekimenean parte hartuko dute Eguzkitza ikastetxeko ikasleek, udal ordezkariekin batera, Jose Antonio Santano alkatea barne. Proiektu horrek haurrak hirian integratzea du helburu, eta urte osoan zehar ari dira lanean, Eguzkitza ikastetxearekin. Ostegunean bertan, Tipi-Tapa programan parte hartzeko aukera izango da. Adinekoei zuzendutako txangoak dira, eta 10:00etan irteten dira, Luis Mariano Helduen Gizarte Zentrotik.