bidasoamedia bidasoamedia

"Euskal Herri anitzerako adostasunak" ekimenaren emaitzak aurkeztuko dituzte Irunen

Kultur aniztasuna

11 Kolore herritar ekimenak sustatu duen "Euskal Herri anitzerako adostasunak" proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte martxoaren 9an, Irunen. Amaia Kultur Zentroan izango da, 18:30etatik aurrera. Aniztasuna autonomia erkidego osoan kudeatzeko euskal eredu bat definitzea eta adostea izan da proiektuaren helburua. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jasotzen du. Irungo Udalak ere babestu du.

Udalerriko 16 entitatek abenduan zehar landutako gaietan lortu dituzten oinarrizko adostasunen berri emango dute. Ondorengo gaiak landu dituzte: erlijio-aniztasuna, hizkuntz aniztasuna eta lan-eskubideak eta jatorri-aniztasuna. Erlijio-aniztasunaren gaiko adostasunak Hithem Abdulhaleem-ek aurkeztuko ditu. Psikologoa da eta Pentsamendu Islamikoko irakasle laguntzailea Deustoko Unibertsitatean eta EHUn. Bestalde, hizkuntz aniztasunaren eta euskararen gaiko adostasunak Xabier Mendiguren Bereziartuk aurkeztuko ditu. Euskarako itzultzailea da, eta Euskararen Kontseiluako idazkari ohia. Azkenik, lan-eskubideen eta jatorri-aniztasunaren gaiko adostasunak Xabier Barberek aurkeztuko ditu. Euskal Herrirako Gizarte Gutunaren sustatzaileetako bat da. Proiektuan parte hartu duten irundarren balorazioekin egindako bideoa ere erakutsiko dute.