bidasoamedia bidasoamedia

Euskaraldian parte hartzeko prozesua abiatu dute Hondarribian

euskara

“Euskaraldia, 11 egun euskaraz” ekimena gauzatuko da Euskal Herri osoan, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Hondarribian, Blagan Euskara Elkartearen eta udalaren eskutik parte hartuko dute. Euskararen erabilera eremu guztietan areagotzeko urratsak eman nahi dituzten guztiei zuzenduta dago.

Herrian ekimena nola aurrera eraman erabakitzeko parte hartze prozesua martxan jarri dute. Bi saio egongo dira, otsailaren 6an eta 20an, 18:00etan Kultur Etxean. Saio horietan, Euskaraldia Hondarribian nola antolatuko den irudikatuko da, eta behin parte-hartze prozesua amaitutakoan herrian emango diren hurrengo urratsak zein izango diren erabakiko dira.