bidasoamedia bidasoamedia

Euskararen erabilera sustatzeko bost diru-laguntza eskaini ditu Hondarribiko Udalak

euskara

Euskararen presentzia indartzeko bost diru-laguntza lerro eskaini ditu Hondarribiko Udalak 22.700 euroko partida bideratu du udalak, lerroetako jardueraren bat aurrera eramaten duten hondarribiarrentzat. Eskaerak Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ) aurkeztu behar dira, Kale Nagusiko 20.ean. 9:00etatik 13:30era dago zabalik.

Ekainaren 25era arteko, udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeentzako dirulaguntza eska daiteke. Irailaren 15era arteko epea dute beste lau diru-laguntzek: Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzten talde edo elkarteentzako diru-laguntza, Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrentzako diru-laguntza, Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduentzako diru-laguntza, webguneak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta bestelakoentzako diru-laguntza.