bidasoamedia bidasoamedia

Euskararen inguruko Neguko Jardunaldiak antolatu ditu Hondarribiko Udalak

euskara

Hamasei hitzordu ezberdin proposatzen ditu Hondarribiko Udalak, euskara ardatz hartuta, abenduaren 27ra bitarte, haur, gazte eta helduentzako. Joan den ostiralean 250 haur bildu baitziren Amute-Kosta Auzo Elkartean eskainitako “Kalean otso, etxean uxo” antzerkiaz gozatzera. Bestalde, larunbat honetan banatuko dituzten Txiste Grafikoen Lehiaketaren sarien erakusketa ere bisita daiteke iada Arma Plazako goiko solairuan.

Hitzordu guztien artean prkatikoena, 15 urteko gazteei zuzendutako GAZTEDROMOA izango da, azaroaren 30ean. Bestalde, behin abenduan sartuta, SAREUSKAk Lesakan antolatu duen helduentzako MINTZODROMOAn parte hartzeko deia luzatu du Hondarribiko Udalak. Euskararen Nazioarteko Eguna modu berezi batean ospatuko dute aurten herrian, Blagan elkartearen eskutik.

Gainerakoan, Euskal Liburu eta Disko Azokak ez dio Hondarribiko hitzorduari huts egingo. Abenduaren 14tik 17ra izango da Arrantzale Auzoan. Neguko Jardunaldien egitaraua borobiltzeko, Kirmen Uribe gonbidatuko dute "Elkarrekin esnatzeko ordua” liburua lantzeko, literatura tailerrean, abenduaren 21ean.