bidasoamedia bidasoamedia

Euskarari eta aisialdiari buruzko topaketa antolatu dute Irunen

Gazteria

‘Euskara & Aisialdia Topaketa’ antolatu dute Irungo Udaleko Euskara eta Gazteria arloek. Hiriko gazteen aisialdi jardueretan euskararen egoera zein den ikertzeko asmoa du. Gainera, aisialdi jarduera horietan eragile bakoitzak duen eraginaz mintzatuko dira, beti ere, errealitatea hobetzeko helburuarekin.

Hiriko aisialdi jardueren antolatzaile, hezitzaile edota gaiarekiko interesa duen edonori luzatu diote parte hartzeko gonbidapena. Saioa datorren larunbatean izango da, hilaren 16ean, 10:30tatik aurrera, Palmera Montero Guneko bigarren aretoan. Topaketan parte hartzeko interesa dutenek euskara@irun.org web gunera mezu bat bidali beharko dute.