bidasoamedia bidasoamedia

Eva Campo Muller bekak 6000 euro eskaintzen ditu tokiko garapenerako proiektuentzat

Eva Campo Muller elkarteak, tokiko garapen komunitarioko proiektuak sustatzeko, 6.000 € beka deialdia jarri du abian lehen aldiz. Irabazleak 6 hilabetean burutu beharko du aurkezturiko proiektua. Egitasmoak azaroaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira, eta irabazlea 2018ko abenduaren 31 baino lehen emango da jakitera.

Eva Campo, bere bizi-poza gure artean zabaldu zuen pertsona izan zen. Bere ingurunearekin zuen konpromisoa askotan erakutsi zuen, eta horren isla, pertsonen bizia hobe egiteko, berrikuntza sozialean eta tokiko garapenean oinarrituta martxan jarri zituen proiektuak. Bizitza labur eta intentsua, baina gure ustez, hemen gaudenontzat irakaspen asko utzi zituena. Irakaspenak eta “egiteko modu bat”, izpiritu bat.

Horixe da hain zuzen, beka hauen xedea. Tokiko garapen komunitarioan oinarrituriko egiteko modu hau sustatzea. Honetarako hain zuzen aliatu dira Eva Campo Müller elkartea eta Sara-ko udala, egiteko modu hau era praktikoan sustatuko duten proiektuak 6.000€-ko beka baten bidez finantzatzeko.