bidasoamedia bidasoamedia

Finantziazioaren ordainketa amaitu du Ficobak

Azpiegiturak

Finantziazioari dagokion zorra kitatu du Ficobak. Apirilaren lehenean egin du Bidasoako Erakustazoka S.A. enpresa publikoak azken ordainketa. Aurrerantzean, egin beharreko ordainketak erakustazokaren instalazioen mantenuarekin lotutakoak izango dira. Arduradunek gaineratu dute Ficoba fundazioak superabitarekin amaitu dituela azken urteak.

2000ko otsailean hasi ziren Ficoba eraikitzen,Santiagoko aduana-zabalgune zaharreko lursailetan. Proiektu osoak 21 milioi euroko inbertsioa behar izan zuen; horietatik 11 obra zibilerako izan ziren, 3 urbanizaziorako, eta gainerakoak ekipamenduetarako.

Udalaren apustua

Inbertsiorik handiena Irungo Udalak egin zuen (7,3 milioi euro); eta ondorengo laguntzak jaso zituen: Gipuzkoako Foru Aldundiarena (2,4 milioi euro); FEDER Europako fondoena (1,8 milioi euro); Eusko Jaurlaritzaren IZARTU programarena (milioi bat euro); Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoarena (0,06 milioi euro); eta banku finantziazioa epe laburrera (2,6 milioi euro).

Inauguratu zenez geroztik, 1.350.000 bisitari baino gehiago izan dira Ficoban. Erakustazokak formatu eta tamaina ezberdinetako 2.100 ekitaldi eta jarduera hartu ditu.