bidasoamedia bidasoamedia

Gabarrari kalean beilatoki bat eraikitzeko lizentzia eman du Hondarribiko Udalak

Hondarribiko Gabarrari kalean beilatoki bat eraikitzeko lizentzia eman du udalak, urtarrilaren 8an. Oposizioak ondoren izan du horren berri, eta kritikatu egin du. Sozialistek modua salatu dute, eta Abotsanitzek errekurtsoa jarri du, proiektua Hirigintza arauen kontra doalako.

“Eremu honek Itsas eta Arrantzako ekonomia jarduerak garatzeko erabilera bereizgarria jasoa du. Eta ez espresuki debekatzen duen osasun aktibitatetarako (beilatokiak izaera hori dute)”, adierazi du Igor Enparan Abotsanitz-eko bozeramaileak.

Gainera, prozesura hain azkar egin izan delako harridura azaldu du Abotsanitzek. Izan ere, eskaera azaroa bukaeran egin zen, eta lizentzia urtarrilaren 8koa da. Igor Enparan-ek azaldu du: “Hondarribiko edozein herritarrek edonolako obra txikia egiteko nahiko lukete horrelako tramitazio azkarra”.