bidasoamedia bidasoamedia

Galanek ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan

kirola

Belauneko lesio larria du Jorge Galán Real Unioneko aurrelari nafarrak. Azken neurketan egin zuen, Lealtad taldearen aurkakoan. 65.minutuan utzi zuen berdegunea, eta Ricardo Jiménez medikuak egindako probek adierazi dute eskuineko belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura partziala duela. Bi aste itxarongo dituzte, ebakuntza egingo dioten erabakitzeko. Edonola ere, denboraldi honetan Galanek ez du gehiago jokatuko.

2011/2012 sasoian Osasunak utzita Unionen jokatu zuenean ere, belauneko lesio larri batek utzi zuen berdeguneetatik kanpo. 2014/2015 denboraldian itzuli zen Galera, eta azken urteotan Real Unionek izan duen golegile nagusia izan da. 48 egin ditu ligan, sei denboraldi honetan.