bidasoamedia bidasoamedia

Garapen iraunkorraren aldeko egitaraua antolatu dute Hendaian

Ingurumena

Maiatzaren 30ean hasi da Hendaiako garapen iraunkorraren aldeko astea, CPIE Euskal Itsasbazterrak erakundeak eta Hendaiako Herriko Etxeak antolatuta. Europa mailako astearekin bat egingo du, baina Hendaian, 25 egunez luzatuko da.

Hendaian luzez egin dute honen aldeko apustua, gizartera sentsibilizatu nahian. Hala, herriko hainbat elkarte eta eragile pribatuk parte hartuko dute, jardueren zerrenda zabalean: ekintzak, atelier, erakusketa, hitzaldi eta ateraldi hainbatekin. Guztira 28 hitzordu izango dira.

Lehen egunetako hitzorduak

Maiatzaren 30ean, 18:00etan, Zero Zabor egitasmoari buruzko hitzaldia izango da, Tribord-ek antolatuta, Floridako Portuko terrazan, Jeremy Pichon adituaren eskutik.Bestalde, Recyklarte elkarteak «Ereitekoa eta konpost-ontzia sortu» tailerra eskainiko du 17:30etik 20:00etara Orioko baratze partekatuetan.

Asteazkenean, Errepublika plazako merkatuan karrikako basa-landareen ezagutza ludikoa eskainiko dute, Herriko Etxeak plazaratu berri duen hiriko bide-bazterretan sortzen diren 12 landare eta sendabelarren inguruko liburuxka banatuz. Autoportuko harrera zentroan, aldiz, «Hendaia eta energia trantsizioa” izenburua daraman hitzaldia emango dute arratsaldeko 18:00etan BIZI eta HITZA HITZ batzordeen eskutik.