bidasoamedia bidasoamedia

Gazteentzako alokairuzko etxebizitzak egingo dituzte Emigrazio eraikinean

Emigrazio eraikina izenekoan gazteentzako gizarte alokairuzko apartamentuak prestatuko dituztela baieztatu du Xabier Iridoy Irungo Udaleko Hirigintza eta Etxebizitza ordezkariak. Espainiako Estatua da eraikinaren jabea, baina udalari emango dio laster. Lau milioi euroko inbertsioa egingo du udalak.

Eraikin osoaren %83 jasoko du: 2. 3. eta 4. solairu oso-osoak, sotoa, eta lehen solairuaren zati handi bat. Gaur egun, eraikinaren zatirik handienak ez du erabilerarik, eta erabiltzen dena , Lanbidek eta SEPEk (Espainiako Estatuko Lan Zerbitzua) baliatzen jarraituko dute.

Udalaren proiektua da logela bateko 22 apartamentu, bi logelako 11 apartamentu eta 6 estudio eskaintzea, bertan. Horrez gainera, San Migel auzorako beste gizarte zentro bat egingo dute bertan, 577 metroko koadroko azalerakoa. Bartolome Urdinso eta Anaka kaleetatik izango luke sarbidea.