bidasoamedia bidasoamedia

Gazteentzako etxebizitzak egingo dituzte Oinaurren

Hirigintza

Hogeita hamar etxebizitza inguru eraikiko dituzte Oinaurren, gazteentzat alokairuan eskaintzeko. Irunviko administrazio kontseiluak proiektua esleitu du dagoeneko. Rehabite Aholkularitza Teknikoa SLPk egingo ditu obrak. 2017an hasiko da lanean, 1,5 milioi euroko aurrekontuarekin.

Lanak esleitzerakoan, arkitektura bioklimatikoaren irizpideak eta A motako eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa bermatzea kontuan hartu dituzte. Apartamentuak udalarenak izango dira, baina haien alokairua Eusko Jaurlaritzak kudeatuko du. Alokairurako baldintza, 35 urtetik behera edukitzea izango da. Bost urterako eskainiko dituzte etxebizitzak.

Etxebizitzei buruzko xehetasunak

1.944 metro koadroko lurzoruan eraikiko dituzte etxebizitzak. Lurrazpiko solairuan aparkalekuak egongo dira, eta goiko solairuan, berriz, komunitateko erabilera izango dute. Lehen solairutik aurrera egongo dira etxebizitzak. Lau solairu izango dira guztira. Etxebizitzek logela bat edo bi edukiko dituzte. Horietatik hiru, gurpildun aulkia dutenentzat egokituta egongo dira.