bidasoamedia bidasoamedia

Genero indarkeriaren kontra, bi deialdi

Indarkeria

Bi hitzordu egongo dira azaroaren 25ean Irunen, Genero Indarkeriaren Kontrako Egunaren baitan. Batetik, Irungo Udalak eta zenbait emakumeen elkartek antolatu duten elkarretaratzea. 18:00etan izango da, Zabaltza plazan, “Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez” goiburuarekin.

Ondoren, 19:30etan eta Zabaltza plazan bertan abiatuta, manifestazioa deitu du TAS Txingudi Anti Sexista osatzen duten eragileek. Herritar askok ez dute deialdi bikoitza ulertzen. Oihana Llorente TASeko kideak azaldu du udalak eta emakumeen elkarteek egiten duten kontzentraziotik harago, indarkeriaren kontrako aldarrikapena herri mugimenduetatik ere egin beharra dagoela.

EH Bilduk ez du udal adierazpena onartu

EH Bildu udal taldeak TASen mobilizazioan parte hartuko du. Han izango dela iragarri duen talde politiko bakarra da behintzat. Irungo Udalak plazaratu duen adierazpen instituzionala, berriz, ez du izenpetu. Udalak argitaratutakoaren ados ez daudenez, eurena plazaratu dute abertzaleek.