bidasoamedia bidasoamedia

Glencree dokumentala emango dute Hondarribiko Kultur Etxean

Indarkeria

Bizikidetzaz Blagan ekimenaren baitan, euskal gatazka politikoko biktimen arteko elkarrizketei dagokienez, Irlandan izan zen esperientzia ezagutuko dute Hondarribian. Glencree, elkarrekin egindako bidea dokumentala emango dute azaroaren 3an, 19:00etan, Kultur Etxeko 103 aretoan. Emanaldia amaituta, gaiaren inguruan eztabaidatzeko parada izango da.

Irlandako Glencree haranean 2007ko neguan hasitako esperientzia kontatzen du dokumentalak. Jatorri politikoko biolentziaren hamar biktimaz osatutako taldea elkartu zen Glencreen, Irlandako Adiskidetzearen eta Bakearen aldeko Etxea dagoen hirian: ETAren bost biktima eta GAL eta eskuin muturreko taldeen beste bost biktima.

Zenbait aldiz bildu ondoren, 2012an amaitu zuten prozesua. Gero, bost urtean ezkutuan ibili ondoren, jendaurrean agertu ziren lehen aldiz. Topaketetan adostutako agiriaren berri eman zuten lehen agerraldi horretan. Honakoa izan zen ondorio nagusia: jasandako biolentzia guztia, errotik bidegabea dela.