bidasoamedia bidasoamedia

Gora egin du Aste Santuan Arma Plazako turismo bulegotik pasa diren bisitarien kopuruak

Turismoa

3.547 bisitari hartu ditu Arma Plazako turismo bulegoak Aste Santuan zehar. Iaz baino %8,5 gehiago. Gogoratu beharra dago, era berean, iazko datuak 2015ekoak baino %22,53 hobeak izan zirela. Azken urteotako Aste Santurik onena izan da, beraz, Hondarribian.

Goizeko 9.30etik 19.30ak arte ireki ditu Arma Plazako bulegoak, etengabe. Ostegunean 674 bisitari pasa ziren, ostiralean 880, larunbatean 906, igandean 679 eta astelehenean 408. Pasa den asteko lehen hiru egunetan 1.416 bisitari pasa ziren.

Bisitarien jatorria

Turisten %22’84 kataluniarrak izan dira, %10’78 madrildarrak, %10 bizkaitarrak, eta Gipuzkoa, Araba eta Nafarroatik denetara %8 hurbildu dira Hondarribira. Frantziarrak %12izan dira. “Alde Zaharreko ondarea, Eliza, Portua auzoa eta gastronomia dira gehien galdetzen ziren gaiak”, azaldu du Maria Serrano zinegotziak.

Arma Plaza Fundazioak Alde Zaharretik, Parrokiatik, Guadalupeko Gotorlekuan eta Tren Berdean egin dituen bisita gidatuek oso harrera ona izan dute. Denetara 538 pertsonek hartu dute parte.