bidasoamedia bidasoamedia

Grafiti lehiaketa deitu du partzuergoak

Gazteei zuzendutako grafiti lehiaketa antolatu du Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak. “Egunsentia edo ilunabarra Txingudi Badian” izena eman dio. Gazteei euren lanak erakusteko aukera emateko eta gazteen artean sorkuntza artistikoa sustatzeko helburua du.

Parte hartzaile bakoitzak tamaina txikiko (24 zentimetro luze eta 32 zentimetro zabaleko) bozeto bana aurkeztu beharko du. Irabazleak 200 euroko saria jasotzeaz gain, bere bozetoa Bidasoko Interpretazio Zentroko sarrerako pertsianan margotzeko aukera izango du, tamaina handian.

Margolanak Bidasoko Interpretazio Zentroan (Iparralde hiribidea, 63) edo Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren egoitzan aurkeztu beharko dira, asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara. 16 eta 30 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa da, eta martxoaren 28a da lanak aurkezteko azken eguna.