bidasoamedia bidasoamedia

Granollersek ere ezin izan du Bidasoarekin

Atzoko partiduaren ostean, Bidasoa zazpigarrena da Asobal Ligako Sailkapen nagusian zazpi puntu eskuratuta. Bigarrenaren puntu berdinak ditu Jacobo Cuetararen taldeak eta ez du itxura kasualitatea denik.Atzokoa norgehiagoka gogorra izan zen, benetan Bidasoa noraino heldu daitekeen zehaztu zezaken partiidua, eta seriotasun handiarekin 28-27 gailendu zen etxeko taldea.

0-3 hasi zen norgehiagoka, baina Bidasoaren entrenatzailearen hutsarte baten bidez, partidua berdindu zuten azkar. Aurreko norgehiagoke antzera, minutuak aurrea joan ahala Bidasoaren defentsa gogortzen joan zen. Barthe eta Tesoriere bikotea primeran defendatzen aritu ziren Granollersen lehen lerroa, baina AdriĆ” Figueresen lau golek eta Bidasoatarren aldeko bost baloi galduk lehen 10 minututan Granollersek markagailuan aurretik egotea baimenddu zuten.

Borja Lancina eta Ivan Popovic, Bidasoaren jokalari ohiak, bueltan ziren Artalekun, baina ez batak eta ez besteak ez zuten partidarik onena burutu. Bajen ondorioz, Bidasoak bi pibotekin jolasteko beharra zuen eta sistemaren aldaketa eragozpen bihurtu ezean, Granollersen atea zulatzen jarraitzen zuten. Horrela, atsedenaldira 14-15eko markagailuarekin iritsi zen.

Atsedenaldiaren osteko hastapeneko minutuetan bazirudien Granollersek markagailua irauliko zuela, izan ere, Seriren bi minutuko zigorrak erraztasunak eman zizkion talde kataluinarrari golak eskuratzeko. 18-20ko abantaiarekin jarri ziren, baina etxeko taldearen husarte baten ostean, Bidasoak borgehiagokari buelta eman zion. Partidua berdindu zuen eta oso ongi jokatu zuen Granollers 6 jokalarirekin geratu zenean. 20.minutuan 26-23 ezarri zuen Bidasoak markagailuan eta Artalekuren laguntzaz defentsa gogortu zuten hare gehiago.

Azkeneko minutuetan Sergio De la Saludek 7 metroko jaurtiketa sartu eta bi minuturen faltan bi goleko errenta jarri zuen markagauluan (28-26). Ondoren, AndriĆ” Martinezek gola eskuratu zuen Granollersentzat eta hurrengo erasoan Renaudk baloia galdu zuen. Azkeneko erasoa kanpoko taldearentzat izan zen, baina Gassamak fly-a zutoinera bidali zuen eta Bidasoak garaipena lortu zuen gol baten errentarengatik.

Bide onetik doa sasoi honetan Jacobo Cuetararen taldea, izan ere, lehen bost norgehiagokak talde gogorren aurka izan dira eta emaitzak bikainak lortu dituzte. Hurrengo jardunaldian Galiziara bidaiatuko du Bidasoak Frigorificos Cangas de Morrazoren aurka lehiatzera. Beti da zaila Morrazoko kantxa, larunbatean ikusiko dugu zertarako gai diren irundarrak.