bidasoamedia bidasoamedia

Greba eguna dute Hego Euskal Herriko hezkuntza publikoko zentroetan

Lan mundua

ELA, LAB eta Steilas sindikatuek grebara deitu dute maiatzaren 16rako. Irakasleak, Heziketa Bereziko langileak, sukaldari eta garbitzaileak eta haur eskoletako hezitzaile eta langileak daude deituta. Grebaren helburua da hezkuntza inbertsioa handitzea, eta behin behin-behinekotasuna %40tik %6ra jaistea.

Ikasle ratioen murrizketa ere eskatuko dute protestaren bidez, %10era zehazki, eta plantillak gutxienez 2.000 langileetan handitzea. Beste eskaera nagusia da LOMCE legea baztertzea, eta hortaz, Heziberri programa bertan behera uztea. Horrekin lotuta, ikasle euskaldun eleaniztunak sortuko dituen euskarazko murgiltze eredua garatzea eskatuko dute.

Aldarrikapen guztiak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailean mahai gainean jarri dituzte sindikatuek, baina orain arte, ez ditu kontuan hartu. Astebete barru errepikatuko dute greba, hilaren 23an.