bidasoamedia bidasoamedia

Greziako poliziak Hondarribia-Katsikasen kamioia konfiskatu du

elkartasuna

Hondarribia-Katsikas gobernuz kanpoko erakundearen kamioia Lesvos irlako aparkaleku publiko batean konfiskatu dute. Paperak behar bezala eduki arren, 3.500 euro eskatzen dituzte kamioia itzultzeko. 2.000 euro isuna ordaintzeko eta 1.500 kamioia Grezian matrikulatzeko.

ADSNk movil-kitchen proiektua abiatu nahi du Hondarribia-Katsikas-ek Lesvosen; egunero bi mila otordu inguru emateko gaitasuna izango duen kamioi-sukalde bat da. Proiektu hori martxan jartzeko sostengu bezala eraman zuten Hondarribia-Katsikas-en kamioi isotermikoa, eta Miteline portuko aparkaleku publikoan zegoela errekisatu dute.

Lesvosen garraiorako araudi berezia dute, kontinentekoarekin zerikusirik ez duena, eta horren arabera, garraio ibilgailuak ezin dira hiru egun baino gehiagoz egon irlan, eta laugarren egunean konfiskatu dute.