bidasoamedia bidasoamedia

Guraso gazteentzako formazioa eskainiko du Irungo Udalak

osasuna

Laster haurrak edukiko dituzten gurasoentzako ikastaroak antolatu ditu Irungo Udalak. Gurasoei babesa emateaz gainera, prebentzioa landu nahi dute ikastaro horien bidez, hiru gai nagusiren inguruan: osasuna eta zainketa, garapen psikologiko eta emozionala eta aisia, jolasa eta harreman sozialak. 36 orduko formazioa izango da.

Larunbatetan egingo dituzte ikastaroko saioak, 10:00etatik 13:00era, Ospitale Zaharreko bilera gelan. Lehen saioa irailaren 17an izango da, eta azkena abenduaren 10ean. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute guztietan. Izena eman daiteke dagoeneko, irun.org web gunean edo 010 eta 943 50 51 52 telefono zenbakietan. 20 parte hartzaile onartuko dituzte gehienez.

Osasuna eta zainketaren gaineko saioak Itsaso Mujika erizainak eta Gipuzkoako Erizain Eskolako irakasleak zuzenduko ditu; arlo psikologikoaren gaineko xehetasunak Ion Arruabarrena haur eta familia psikologoak emango ditu, eta aisia eta harreman sozialen gaia Luis Maria Rubiok landuko du. Saio guztietan berdintasunaren ikuspegia landuko dutela baieztatu du Irungo Udalak.