bidasoamedia bidasoamedia

Gurseko esparrutik pasa izandako gizon-emakumeen testigantzak entzun dituzte Irungo ikasleek

Orbel-Haizea egitasmoa garatzen ari da egunotan Hezizerb elkartea, Irungo Udalak bultzatuta, hiriko ikasleekin. Frankismoa, Gerla Zibila eta besteak beste, Paue inguruetan dagoen Gurs-eko kontzentrazio esparruaren errealitate gordina ezagutzeko aukera dute gaztetxoek, Memoria Historikoaren lanketan.

Adinekoen bizipenetatik memoria historikoa berreskuratzeko programa da Orbel-Haizea.Pio Baroja eta Mendibil ikastetxeetako ikasleek Jose Ignacio de Sola eta Rosi Perez irundarren istorioak entzun zituzten azaroaren 28an Amaia Kultur Zentroan.

Eta abenduaren 11tik 14ra, 280 ikasleko talde batek Frantziako Gurs kontzentrazio esparrua bisitatuko du. Txangoan bizitako esperientziak idazlanetan islatu beharko dituzte ikasleek.