bidasoamedia bidasoamedia

Harian aurkeztuko du Elorrietak Hondarribian

Abenduaren 23an EƱaut Elorrietaren Harian proiektu berria ezagutzeko aukera izango da Hondarribian (beheko bideoan aurkezpen kanta entzun daiteke). Itsas Etxea Auditoriumean abestuko du gernikarrak, ondoan Kaabestri String Ensemble izango duelarik. Paloma Torrado, Oscar Lopez, Arkaitz Martinez, Igor Torre eta Jon Larraz musikariek osatzen dute Kaabestri String Ensemble, bostak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideak.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Arma Plaza kultur gunean 8 euroan (18tik beherakoek 4 euro), edota Kutxabankeko Interneteko atarian (komisioa ordainduta). Aurretik agortuko ez balira, leihatilan salduko lituzkete emanaldiaren egunean, bi ordu lehenagotik hasita, baina zaila izango da. 19:30ean hasiko da saioa.