bidasoamedia bidasoamedia

Harokareneren aldeko mobilizazioak deitu ditu Sortuk

politika

Otsailaren 17an, ostiralean geratuko da aske Jean Pierre Harokarene, zigor osoa beteta. Faisan auziagatik espetxean dagoen azken presoa da. Hala ere, Espainiako poliziak Biriatun utziko du, Frantziako poliziaren esku. Hamar urtez Espainiako Estatuan sartzeko debeku eskaria egin du Espainiako poliziak. Eskari hori aztertu egingo dute, martxoaren 3an.

Harokarenek Frantziako Estatuko agiriak ditu, Parisen jaio zelako, baina betidanik Irunen bizi izan da, baita lanean aritu ere. Hego Euskal Herrikoa zuen ama, baina ez zituen berritu agiriak, Frantziako Estatuan bizi izan ziren denboran.

Egoera hori salatzeko, Irungo Sortuk hainbat mobilizazio antolatu ditu. Ostegunean elkarretaratzea egingo dute Colon pasealekuan, Espainiako poliziaren komisariaren parean, 20:00etan. Ostiralean, batzar informatiboa egongo da Urdanibia plazan, ordu betean, 20:00etan. Larunbatean, manifestazioa irtengo da 19:00etan San Juan plazatik.