bidasoamedia bidasoamedia

Harresia eraiki eta eraitsiko dute Hondarribian, errefuxiatuen alde

elkartasuna

Errefuxiatuen aldeko zozketa egingo du Hondarribia-Katsikas elkarteak apirilaren 22an, Hondarribiko San Pedro kalean. Santiago kalean, arte ekintza erraldoi bat egingo dute, Judas Arrieta artistak zuzendua. Zurezko mural erraldoi bat margotuko dute auzolanean.

Lana bezperan hasiko dela azaldu du Arrietak: “Arratsaldeko lauretatik zortzietara haurrek, eta 22:00etatik aurrera nagusiek. Haurrekin fondoak egingo ditugu, eta nagusiekin mezuak eta irudiak. Artearen bitartez errefuxiatuen dramaren inguruan hausnartzea da helburua, Grezian gertatzen ari dena irudikatzen saiatuko gara”.

Larunbatean, murala suntsituko dute: “errefuxiatuak gugandik banatzen dituen harresia botako dugu”. 800 puskatan zerratuko dute eta bakoitza euro batean saldu. ¡Heritarrek parte hartzea, eta esperientzia horren zati bat etxera eramatea da ekintzaren helburua, eta, aldi berean, errefuxiatuei laguntzea.